Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 290 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 422 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 205 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 214 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 7, 2.742 proba egin zituzten (2.403 PCR eta 339 antigeno-testa) eta horietatik 257k positibo eman zuten (%9,37)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 7, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 385 daude ospitalean, horietatik 63 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%23), atzetik 15-29 urtekoak eta 15 urtetik beheitikoak (%21). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%14), eta 60tik 75era bitartekoa (%13). Azkenik, 75 urtetik gorako taldea dago (%8). Kasu berrien batez bertzeko adina 39,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 36.141 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 760koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!