Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 290 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 415 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 200 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 202 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 6, 4.208 proba egin zituzten (2.265 PCR eta 1.943 antigeno-testa) eta horietatik 330ek positibo eman zuten (%7,8)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 6, 25 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 7 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 393 daude ospitalean, horietatik 62 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%25); ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoa (%19). Gero, 15-29 urteko taldeak eta 15 urtetik beheitikoak daude (%16); 75 urtetik goitikoak (%15) eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%9). Kasu berrien batez bertzeko adina 44,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 35.884 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 755koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!