Josetxo Urrutiak ez du Nafarroako harri-jasotze txapelketan parte hartuko lesio baten ondorioz

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 6a, 13:30

Josetxo Urrutia txapelduorde izan zen iaz.

Larunbat arratsaldean Irurtzungo pilotalekuan jokatuko den Nafarroako harri-jasotze txapelketan ez da Josetxo Urrutia harri-jasotzaile leitzarra lehiatuko. Irañeta eta Zugarrondorekin batera aritzekoa zen, baina lesio baten ondorioz, ez du parte hartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun