Koronabirusa

Osasun Publikoaren Institutuak astero emanen du Oinarrizko Osasun Eremuetako pandemiari buruzko informazioa

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 7a, 10:00

Nafarroako Gobernuak 'Zaindu zaitez, zaindu gaitzatzu' lelopean honako aholku hauek plazaratu ditu.

Birusaren transmisioa geldiarazteko tokiko erakundeen eta gizarte eragileen arteko lankidetza, elkarri laguntzea eta nork bere burua zaintzea funtsezkoak direla adierazi du Nafarroako Gobernuak eta horretarako lan kolektiboaren aldeko mezua luzatu du.

Nafarroako Gobernuak astero pandemiak eremu bakoitzean izan duen bilakaeraren datu epidemiologiko eguneratuak eta bertze datu soziodemografiko batzuek argitaratuko ditu. Helburua erakunde eta gizarte eragileei informazio erabilgarria ematea izanen da. Era honetan, pandemiaren eragina gehien nabaritu den eremuetan esku hartzeko ekintzak diseinatu nahi dituzte.

Interesa duen orok txosten hauek Nafarroako Osasun Behatokiko webgunean eskuragarri ditu. Hemen behean eskualdeka urriaren 26tik azaroaren 1era erregistratutako datuak:

Datuak eskualdeka

Elizondoko osasun eremua

Azken asteetan gorako joera izan du Covid-19an positibo emandakoen kopuruak. Hala ere, Nafarroako batezbertzeko kopuru orokorra baino baxuagoa izan da uneoro.

Adinaren araberako sailkapena:

ADINA ELIZONDOKO OSASUN EREMUA BATEZBERTZEKOA NAFARROAN
0-14 urte %15,5 %15,6
15-29 urte %12,8 %15,1
30-44 urte %20,00 %21,6
45-59 urte %22,4* %22,3
60-75 urte %17,1* %15,6
75 urte baino gehiago %12,2* %9,7

*Nabarmenduta Nafarroako batezbertzeko kopurua gainditzen duten zifrak.

 

Doneztebeko osasun eremua

Malerreka eta Bertizaranan ere azken asteetan gorako joera izan du Covid-19an positibo emandakoen kopuruak. Irail bukaeran Nafarroako batezbertzeko positiboen kopurua gainditu zuen eremu honetan, baina, orokorren, kopuruak baxuagoak izan dira.

Adinaren araberako sailkapena:

ADINA DONEZTEBEKO OSASUN EREMUA BATEZBERTZEKOA NAFARROAN
0-14  urte %15,7* %15,6
15-29 urte %13,6 %15,1
30-44 urte %20,9 %21,6
45-59 urte %22,6* %22,3
60-75 urte %17,4* %15,6
75 urte baino gehiago %9,8* %9,7

*Nabarmenduta Nafarroako batezbertzeko kopurua gainditzen duten zifrak.

 

Lesakako osasun eremua

Bortzirietakoa positibo kopuru txikia izan duen osasun eremua izan da. Hala ere, uda hasieran Nafarroako batezbertzeko positibo kopurua gainditu zuen. Momentu honetan %2ko intzidentzia mailan egonkortu dela drudi.

Adinaren araberako sailkapena:

ADINA LESAKAKO OSASUN EREMUA BATEZBERTZEKOA NAFARROAN
0-14 urte %16,1* %15,6
15-29 urte %12,8 %15,1
30-44 urte %21,1 %21,6
45-59 urte %21,8 %22,3
60-75 urte %18,0* %15,6
75 urte baino gehiago %10,2* %9,7

*Nabarmenduta Nafarroako batezbertzeko kopurua gainditzen duten zifrak.

 

Leitzako osasun eremua

Uda bukaeran nabarmenki gora egin zuen positiboen kopuruak, eta nahiz eta ordura arte Nafarroako batezbertzeko positiboen kopurua ez gainditu, aste horietan erraz gainditu zuen. Ondotik, positiboen kopurua egonkortu bazen ere, azken asteetan berriro ere gora egin du.

Adinaren araberako sailkapena:

ADINA LEITZAKO OSASUN EREMUA BATEZBERTZEKOA NAFARROAN
0-14 urte %15,7 %15,6
15-29 urte %12,1 %15,1
30-44 urte %20,1 %21,6
45-59 urte %21,3 %22,3
60-75 urte %20,3* %15,6
75 urte baino gehiago %10,6* %9,7

*Nabarmenduta Nafarroako batezbesteko kopurua gainditzen duten zifrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun