Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 275 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 399 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 192 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 202 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 4, 4.359 proba egin zituzten (3.297 PCR eta 1.062 antigeno-testa) eta horietatik 420k positibo eman zuten (%9,6)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 4, 25 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 420 daude ospitalean, horietatik 61 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%23), ondotik 45 eta 59 urte bitartekoa (%21). Gero, 15 urtetik beheitikoak daude (%19); 75 urtetik goitikoak (%14); 60 eta 75 bitartekoak (%10); eta, azkenik, 15-29 urtekoak (%13). Kasu berrien batez bertzeko adina 42,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 35.210 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 739koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!