Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 272 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 397 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1814 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 198 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 2, 3.701 PCR eta antigenoen proba egin zituzten eta horietatik 429k positibo eman zuten (%11,59)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 2, 24 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 5 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 411 daude ospitalean, horietatik 61 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da, %32; ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa, %18. Segidan, 15 urtetik beheitiko eta 30 urtetik 44 urtera bitarteko taldeak, %15ekoak; atzetik, 60 urtetik 75era bitartekoak, %12arekin; eta azkenik, 75 urtetik goitikoak, %8arekin. Kasu berrien batez bertzeko adina 42,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 34.143 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 727koa da.