Koronabirusa

Azaroaren 18ra arte luzatu dute Nafarroako sarrera-irteeren debekua eta ostalaritza ixteko agindua

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 3a, 13:24

Hurrengo orduetan xehetasun gehiago jakinaraziko dituzte.

Nafarroako Gobernuak gaur iragarri duenez, orain indarrean dauden murrizketak bertze bi astez luzatuko dituzte, oraingoz. Nafarroatik atera eta sartzeko debekuarekin batera, ostalaritzaren itxiera ere azaroaren 18ra arte luzatuko dute, eta etxeratze agindua 23:00etatik 06:00eta izaten segituko du, orain bezala. Etxez etxeko janari banaketaren zerbitzua, aldiz, ordu eta erdi luzatuko dute, 22:30ak arte.

Horrekin batera, etxeetan, soilik etxe horretan bizi direnak elkartu ahal izanen dira, Javier Remírez lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak iragarri duenez.

Bertzalde, jatetxeen kasuan, janaria etxera eramateko enkargu bat izanez gero, kasu horretan 22:30ak arte luzatu ahal izanen dute janaria banatzeko eta entregatzeko zerbitzua. Merkataritza zentroen edukieran ere berrikuntzak daude, eta orain gehienez ere kapazitatearen %40a onartu ahal izanen dute barnean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun