Koronabirusa

Azpilkuetako eskolako ikasle guztiak (20) eta Arraiozko eskolako bertze 8 ikasle konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2020ko azaroaren 2a

Azpilkuetako eskola

Nafarroan, asteburu honetan, 1.183 ikasle konfinatu dituzte Hezkuntza Departamentuak jakitera eman duenez. Konfinatutako ikasleen artean daude Azpilkuetako eskolako ikasle guztiak (20 ikasle) eta Arraiozen Haur Hezkuntzako 8 ikasleak. Gainerakoan, Nafarroa osoko Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.252 ikasle itzuli dira gaur euren eskoletara konfinamendu aldia akitu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun