Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 269 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 394 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 181 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 196 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 1, 4.505 PCR eta antigenoen proba egin zituzten eta horietatik 525ek positibo eman zuten (%11,6)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 1, 20 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 5 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 427 daude ospitalean, horietatik 58 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da, kasuen %26rekin, eta atzetik 30-44 urte bitartekoa (%20). Ondotik, 15 eta 29 urte bitarteko taldea (%17); segidan, 15 urtetik beheitikoak (%16); eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%12) eta 75 urtetik gorakoak (%9). Kasu berrien batez bertzeko adina 41,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 33.714 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 723koa da.