Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 270 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 382 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 174 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 192 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 31, 3.892 PCR eta antigenoen proba egin zituzten eta horietatik 438k positibo eman zuten (%11,25)
Covid-19ak jota, atzo, urriak 31, 25 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 4 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 420 daude ospitalean, horietatik 56 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira, eta 15-29 urtekoak, guztizkoaren %20, hurrenez hurren. Ondotik, 30-44 urteko taldea (%17), 75 urtetik goitikoen taldea (%15) eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (%14). Kasu berrien batez bertzeko adina 44 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 33.189 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 717koa da.