Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 270 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 380 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 173 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 190 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 30, 4.645 PCR eta antigenoen proba egin zituzten eta horietatik 580k positibo eman zuten (%12,5)
Covid-19ak jota, atzo, urriak 30, 46 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 4 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 409 daude ospitalean, horietatik 58 ZIUn.
Adin-tarteei dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da, guztien %26a. Ondotik, 15 eta 29 urte bitarteko taldea, % 21; segidan, 30 eta 44 urte bitarteko taldea, % 16; ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak eta 15 urtetik beheitikoak, % 15; eta azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea, % 7. Kasu berrien batez bertzeko adina 41,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 32.751 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 709koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!