Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 264 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 372 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 167 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 188 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 29, 4.573 PCR eta antigenoen proba egin zituzten eta horietatik 637k positibo eman zuten (%13,9)
Covid-19ak jota, atzo, urriak 29, 22 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 4 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 406 daude ospitalean, horietatik 56 ZIUn.
Adin-tarteei dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da, guztien %23a. Ondotik, 15 eta 29 urte bitarteko taldea (%18), 30 eta 44 urte bitarteko taldea (%17) eta 75 urtetik gorako taldea (%15); ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%14) eta 15 urtetik beheitikoak (%13). Kasu berrien batez bertzeko adina 45 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 31.332 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 704koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!