Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 262 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 364 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1630 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 181 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 28, 4.284 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta horietatik 551ek positibo eman zuten (%12,9)
Covid-19ak jota, atzo, urriak 28, 50 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 4 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 413 daude ospitalean, horietatik 53 ZIUn.
Adin-tarteei dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da, guztien %23a. Ondotik, 30-44 urteko taldea, %19; atzetik, 15-29 urteko taldea, %17; 15 urtetik beheitikoen taldea, %16; 60-75 urtekoen taldea, %14; eta azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea, %11. Kasu berrien batez bertzeko adina 43,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 30.695 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 700koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!