Koronabirusa

Ortziraletik aitzinera Frantziako Estatu osoa konfinatuko dute baina Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugak irekita segituko du

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 28a, 20:30

Emmanuel Macron gaur konfinamendua iragartzen

Emmanuel Macronek jakitera eman duenez, Frantziako Estatu osoa konfinatuko dute abenduaren 1a bitarte. Arrazoi funtsezkoengatik bakarrik atera ahal izanen da etxetik: lanera joateko, oinarrizko erosketak egitera edo menpeko senideak zaintzeko, eta agiri justifikagarria eraman beharko da. Martxoan ez bezala, eskolak irekita mantenduko dituzte, baita adineko pertsonen eta mendekotasuna dutenen egoitzak ere. Tabernak eta jatetxeak itxita egonen dira, eta telelana lehenetsiko da. Oraingoz, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga irekia egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun