Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 251 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 351 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 160 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 179 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 26, 4.382 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta horietatik 578ek positibo eman zuten (%14,6)
Covid-19ak jota, atzo, urriak 26, 26 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 396 daude ospitalean, horietatik 50 ZIUn.
Adin-tarteei dagokionez, talde nagusia 30-44 urtekoa da, %23arekin. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea (%22); segidan, 15 eta 29 urte bitartekoak (%22); 15 urtetik beheitikoak (%22) eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%14); eta azkenik, 75 urtetik gorakoak (%5). Kasu berrien batez bertzeko adina 40 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 29.683 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 678koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!