Euskaraldia

Euskaraldiaren banderatxoak leiho eta balkoietan jartzeko deialdia luzatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 28a, 16:00

Entitateko lankide edo bezeroak Euskaraldiarekin zipriztintzeko asmoz banderatxoak edonon jar daitezke.

Euskaraldia ikusgarriago egiteko, eta bide batez, euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartzeko, etxe, elkarte, eraikin publiko eta lantegietako leiho eta balkoietan banderak jartzeko deialdia luzatu du Euskaraldiko Koordinazio taldeak.

Banderatxa bakoitzaren bidez 5 euroko ekarpen ekonomikoa eginen da eta diru honen bidez krisiaren eraginez arriskuan dauden euskararen aldeko egitasmoak eta euskararentzat estrategikoak diren bestelako ekimenetarako baliabideak eskuratuko dira.

Nola eskuratu banderatxoak?

Kopuruaren arabera aukera ezberdinak daude:

  1. Eskaera loteak: 10 edo gehiago eskatu nahi izanez gero.
    • Intraneteko 'Banderatxoak' karpetan duzuen eskaera orria bete eta eskaria egin.
    • Behin eskera jasotzean, zuekin harremanetan jarriko dira. Edozein zalantza argitzeko deitu edo idatzi: sonia@topagunea.eus / 699 42 34 91
  2. Lote txikiagoak edo banaka erosteko

Noiz eskatu banderatxoak?

Gaurtik aurrera nahi duzunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun