Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 248 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 345 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 157 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 178 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 25, 3.167 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta horietatik 500ek positibo eman zuten (%15,8)
Covid-19ak jota, atzo, urriak 25, 19 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 401 daude ospitalean, horietatik 50 ZIUn.
Adin-tarteei dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da, guztizkoaren %26. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%22); segidan, 30-44 urtekoak (%21); 15 urtetik beheitikoak (%13); 60-75 urtekoak (%11); eta azkenik, 75 urtetik goitikoak (%7). Kasu berrien batez bertzeko adina 40,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 29.105 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 676koa da.