Bidenabar, etxeratze-agindua ere ezarriko du 23:00etatik 06:00ak arte, baina autonomiek modulatu dezakete, 22:00etara aurreratuz eta gaueko hamabiak arte atzeratuz. Goizeko bortzetan edo zazpietan amaitzeko ere alda dezakete.
Sanchezek azpimarratu duenez, alarma-egoera horren iraupena «ez da mugiezina», eta larrialdia gaindituz gero, bertan behera geldi daiteke, baina gaineratu du sei hilabeteko iraupena dela adituek aholkatzen duten epea, bigarren olatu hori ez ezik, Covideko etaparik «kaltegarriena» ere gainditzeko.