Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 247 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 341 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 153 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 175 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 24, 3.332 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta horietatik 698k positibo eman zuten (%20,9)
Covid-19ak jota, atzo, urriak 24, 22 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 389 daude ospitalean, horietatik 44 ZIUn.
Adin-tarteari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da, guztizkoaren %24. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%23); atzetik, 30-44 urtekoak (%17), 15 urtetik beheitikoak (%16) eta 60tik 75era bitartekoak (%14); eta azkenik, 75 urtetik gorakoak (%6). Kasu berrien batez bertzeko adina 40,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 28.605 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 674koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!