COVID-19: Azken datuak

Hamahiru positibo gehiago atzotik; 9 Elizondoko osasun eremuan, 2 Bortzirietan eta bana Doneztebekoan eta Leitzako osasun eremuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 24a, 18:29

Azken orduetan 13 kasu berri atzeman dituzte gure lurraldean. Horietatik bederatzi Elizondoko osasun eremuan, bi Bortzirietan eta bana gehiago Malerreka-Bertizaranan eta Leitzako osasun eremuetan. 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 234 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 332 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 140 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 171 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 23, 3.848 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta horietatik 497k positibo eman zuten (%12,9)

Covid-19ak jota, atzo, urriak 23, 30 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 367 daude ospitalean, horietatik 41 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %54; Tuteran %23, eta Lizarran %8. Gainerako positiboak (% 15) Nafarroako bertze eskualdeetan banatzen dira.

Adin-tarteari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da, guztien % 23a. Ondotik, 30-44 urteko eta 45-59 urteko taldeak daude (%22); atzetik, 15 urtetik beherakoak (%14) eta 60tik 75era bitartekoak (%12); eta azkenik, 75 urtetik gorakoak (%7). Kasu berrien batez bertzeko adina 39,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 27.907 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 672koa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun