Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 233 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 323 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 139 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 169 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 22, 3.717 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta horietatik 469k positibo eman zuten (%12,6)
Covid-19ak jota, atzo, urriak 22, 47 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 369 daude ospitalean, horietatik 43 ZIUn.
Adin-tarteka, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%24), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%23). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%20); atzetik, 15 urtetik beherakoen taldea (%17) eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (%8). Kasu berrien batez bertzeko adina 39,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 27.410 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 668koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!