Koronabirusa

Leitzako Erleta eskolako 20 ikasle eta Elizondoko eskolako bertze 14 konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 22a, 14:24
Leitzako Erleta ikastetxea

Nafarroako hamazazpi ikastetxetako 368 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan, horietatik 34 gure lurraldean: Leitzako Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako lehen mailako 20 ikasle eta Elizondoko Eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 14 ikasle.

Azken datu horien arabera, Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.813 ikasle daude orain beren etxeetan isolatuak. Bertzalde, gaur 94 ikasle beren eskola presentzialetara itzuli dira, hamar eguneko konfinamendua amaitu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun