Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 220 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 301 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 130 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 163 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 4.156 PCR proba egin zituzten eta horietatik 578k positibo eman zuten (%13,9)
Covid-19ak jota, atzo (urriak 19) 34 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 309 daude ospitalean, horietatik 38 ZIUn.
Adin-tarteka banatutako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%25), eta 30-44 urtekoak (%22). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%21); gero, 15 urtetik beheitikoen taldea (%14); atzetik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%12); eta azkenik, 75 urtetik goitikoena (%6). Kasu berrien batez besteko adina 40,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 25.981 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 656koa da.