Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 214 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 297 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 126 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 162 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 2.719 PCR proba egin zituzten eta horietatik 466k positibo eman zuten (%17,1)
Covid-19ak jota, atzo 17 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 296 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn.
Adin-tarteka banatutako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%25), eta 15-29 urtekoak (%21). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%19); gero, 60tik 75era (%17); ondotik, 15 urtetik beherakoen taldea (%12); eta azkenik, 75 urtetik gorakoena (%6). Kasu berrien batez bertzeko adina 39,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 49 emakumeak dira eta % 51 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 25.403 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 651koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!