Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 205 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 295 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 126 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 161 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.336 PCR proba egin zituzten eta horietatik 411k positibo eman zuten (%12,3)
Covid-19ak jota, atzo 18 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 6 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 282 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn.
Adin-tarteka banatutako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%25), eta 15-29 urtekoak (%23). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%19); gero, 60tik 75era (%14); ondotik, 15 urtetik beherakoen taldea (%12); eta azkenik, 75 urtetik gorakoena (%7). Kasu berrien batez bertzeko adina 40,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 24.937 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 649koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!