Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 202 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 288 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 118 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 159 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.477 PCR proba egin zituzten eta horietatik 523k positibo eman zuten (%15)
Covid-19ak jota, atzo 21 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta sei hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 271 daude ospitalean, horietatik 36 ZIUn.
Adin-tarteka banatutako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%29), eta 15-29 urtekoak (%19). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%17); gero, 60tik 75era (%13); ondotik, 15 urtetik beherakoen taldea (%12); eta azkenik, 75 urtetik gorakoena (%10). Kasu berrien batez bertzeko adina 44 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 23.979 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 638koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!