Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 193 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 274 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 117 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 149 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.067 PCR proba egin zituzten eta horietatik 362k positibo eman zuten (%11,8)
Covid-19ak jota, atzo 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta zazpi hildako zenbatu zituzten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 291 daude ospitalean, horietatik 33 ZIUn.
Osasun Ministerioaren datu ofizialen arabera, Nafarroa da populazioari dagokionez PCR proba gehien egiten dituen erkidegoa (444,45 1.000 biztanleko), eta ia bikoiztu egiten du estatuko batez bertzekoa (230,16 1.000 biztanleko).
Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa izan zen (%28), eta gibeletik 15-29 urtekoak (%20); ondotik, 30-44 urtekoak (%19); segidan, 60tik 75era bitartekoak eta 15 urtetik beheitikoak (%13). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea (%7). Kasu berrien batez bertzeko adina 41,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 22.626 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 624koa da.