Alabaina, adinekoen egoitzetara egiten diren bisiten eta irteeren murrizketak salbuespenak ditu. Zehazki, honako hiru kasu berezi hauetan: bizitzaren amaiera; egoiliarraren desoreka neurokognitiboa arintzea; edo egoiliarraren egoera psikoafektiboa larriki hondatzeko arriskua.
Kasu horietan, bisitak honako baldintza hauen arabera egin ahal izanen dira:
- Bisita aldez aurretik hitzartu beharko da etxebizitzarekin edo egoitza-zentroarekin.
- Bisitak egoiliar bakoitzeko pertsona bati mugatuko zaizkio.
- Bisitan, nahitaezkoa izanen da arrisku-mailara egokitutako babes-ekipamenduak erabiltzea, bai bisitariek, bai egoiliarrek.
- Bisitan, osasun-agintariek ezarritako higiene- eta prebentzio-neurriak bete beharko dira, eta, bereziki, bi metroko segurtasun-distantzia mantentzea eta eskuen higienea.
- Ikustaldia egin baino lehen, bitartean eta amaitu ondotik, eta, bereziki, bisitak erregistratzeko sistemari dagokionez, Gizarte Eskubideen kontseilariaren maiatzaren 25eko 161/2020 Foru Aginduaren eranskinean aurreikusitako neurriak aplikatuko dira. Agindu horren bidez, desgaitasuna duten pertsonen egoitza-zentroetan eta adinekoen egoitza-zentroetan bisitak hartzeko eta egoiliarrak paseatzeko baldintzak eta betekizunak ezartzen dira.