Euskaraldia

Euskaraldiarekin bat egiteko aukera zabala jantzi eta bertzelako materialetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 12a, 20:00

Jantzi Euskaraldia lelopean, azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen den Euskaraldiaren bigarren edizio honetan ere hainbat material paratu dituzte salgai. Banderatxoak, haur zein helduentzako kamisetak, poltsak, amantalak...

Euskaraldiak Interneten duen dendan sartu eta hainbat material eros daitezke. Hala nola, Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan leloa daramaten banderatxoa edota poltsa, haurrentzako eta helduentzako kamisetak, Punttu-punttuan leloa duen amantala, Zurekin egiteko prest dioen poltsa...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun