Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 189 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 243 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 116 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 147 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 2.208 PCR proba egin zituzten eta horietatik 449k positibo eman zuten (%14)
Covid-19ak jota, atzo 27 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta lau pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 259 daude ospitalean, horietatik 30 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa izan zen (%25), ondotik 45 eta 59 urte bitartekoa (%22); segidan, 30 eta 44 urte bitarteko taldeak (%20) eta 15 urtetik beheitikoak (%11). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%13) eta 75 urtetik goitikoena (%9). Kasu berrien batez bertzeko adina 41,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 20.838 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 610ekoa da.