Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 185 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 230 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 116 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 146 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.165 PCR proba egin zituzten eta horietatik 253k positibo eman zuten, %8
Covid-19ak jota, atzo 28 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta hiru pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 246 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 15-29 urtekoa izan zen (%21); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoa (%20); segidan, 30-44 urte bitartekoa (%19). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea, %15; 15 urtetik beheitikoak, %14; eta 75 urtetik goitikoak, %11. Kasu berrien batez bertzeko adina 44 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 19.989 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 602koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!