Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 183 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 221 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 116 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 143 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 2.089 PCR proba egin zituzten eta horietatik 272k positibo eman zuten, %13
Covid-19ak jota, atzo 17 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta sei pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 233 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%25), eta gibeletik 45 eta 59 urte bitartekoa (%20). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea (%18) eta 15 urtetik beheitikoak (%14). Azkenik, 75 urtetik goitikoak (%12) eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%11). Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 19.736 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 590koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!