Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 181 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 220 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 116 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 143 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 2.614 PCR proba egin zituzten eta horietatik 302k positibo eman zuten, %11,5
Covid-19ak jota, atzo 20 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta bi pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 239 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%24), eta atzetik 15 eta 29 urte bitartekoa (%22). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea (%18) eta 15 urtetik beheitikoak (%15). Azkenik, 60-75 urteko taldea (%12) eta 75 urtetik goitikoa (%9). Generoari dagokionez, % 48 emakumeak dira eta % 52 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 19.464 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 584koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!