Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 181 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 219 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 116 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 143 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.137 PCR proba egin zituzten eta horietatik 276k positibo eman zuten, %8,8
Covid-19ak jota, atzo 15 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 219 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa izan zen (%23), ondotik 15-29 urteko eta 30-44 urteko taldeak (%19). Segidan, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%15); gero, 15 urtetik beheitikoak (%14) eta 75 urtetik goitikoak (%10). Kasu berrien batez bertzeko adina 42,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 48 emakumeak dira eta % 52 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 19.162 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 582koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!