Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 181 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 216 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 116 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 143 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 2.953 PCR proba egin zituzten eta horietatik 245ek positibo eman zuten, %8,1
Covid-19ak jota, atzo 31 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 3 pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 196 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa izan zen (%25), eta atzetik 30-44 urte bitartekoa (%24). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%21); gero, 60 eta 75 urte artekoa (%14); segidan, 15 urtetik beheitikoak (%11); eta azkenik, 75 urtetik goitikoak (%5). Kasu berrien batez bertzeko adina 41,4 urte da. Generoari dagokionez, % 43 emakumeak dira eta % 57 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 18.886 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 582koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!