Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 176 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 208 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 114 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 143 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.035 PCR proba egin zituzten eta horietatik 335ek positibo eman zuten, %11
Covid-19ak jota, atzo 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 4 pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 196 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 30-44 urtekoa izan zen (%23), eta atzetik 15-29 urteko taldea (%21). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%18); gero, 15 urtetik beheitikoak eta 60tik 75era bitartekoak (%13); eta, azkenik, 75 urtetik goitikoak (%12). Kasu berrien batez bertzeko adina 42,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 49 emakumeak dira eta % 517 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 18.641 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 579koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!