COVID-19: Azken datuak

Atzotik bertze lau positibo atzeman dituzte Elizondoko eremuan, bi Doneztebekoan eta bi Leitzakoan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 1a, 16:00

Erregistratu dituzten zortzi kasu berrietatik lau Elizondoko osasun eremukoak dira, bi Doneztebeko osasun eremukoak eta bi gehiago Leitzako eremukoak. Bortzirietan, aldiz, ez da aldaketarik ageri atzotik. 

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 178 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 212 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 116 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 143 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.317 PCR proba egin zituzten eta horietatik 223k positibo eman zuten, %6,78

Covid-19ak jota, atzo 12 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta pertsona bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 214 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa izan zen (%24), eta atzetik 15-29 urteko taldea (%23). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%21); gero, 15 urtetik beheitikoak eta 75 urtetik goitikoak (%11); eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%10). Kasu berrien batez bertzeko adina 42,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 61 emakumeak dira eta % 39 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 18.306 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 575ekoa da.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun