Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak covid-19 testuinguruan hezkuntzan egon litezkeen zalantzak argitzeko eskuliburua argitaratu du

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 2a, 13:00

Nafarroako Gobernuak Covid-19 testuinguruan hezkuntzan egon litezkeen zalantzak argitzeko gida eta telefono bidezko arreta indartu du.

Nafarroako Gobernuak Covid-19 testuinguruan hezkuntzan egon litezkeen zalantzak argitzeko gida eta telefono bidezko arreta indartu du.

Zalantza hauek argitzeko herritarrek 948 206 441 telefonora dei dezakete astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara. Eskuliburuan, berriz, 2020-2021 ikasturte hasieratik gurasoek izan dituzten ohiko zalantzak argitzen dira.

Bertzalde, Nafarroako Gobernuak beste komunikazio bide batzuk badaudela gogorarazten du eta behar den bezalako erabilera egitea eskatzen du:

  • 112 soilik larrialdietarako
  • 948 290 290 osasun kontsulta orokorrak
  • 948 2906 441 Covid-19 testuinguruan hezkuntza arloan sortutako zalantzak
  • 012 eta 948 012 012 Covid-19aren inguruko zalantza ez sanitarioak, zehazki, arau berrien inguruko informazioa eskuratzeko

Informazio gehiago Nafarroako Gobernuko webgunean. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun