Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 176 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 208 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 114 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 143 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.019 PCR proba egin zituzten eta horietatik 265ek positibo eman zuten, %8,8
Covid-19ak jota, atzo 16 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 2 pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 237 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzokoan talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa izan zen (%25); ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoa (%24); segidan, 14 urtetik beheitikoak (%20) eta 15 eta 29 urte bitartekoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%11) eta 75 urtetik gorakoak (%6). Kasu berrien batez bertzeko adina 39,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 18.083 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 574koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!