Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 174 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 204 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 114 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 142 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.102 PCR proba egin zituzten eta horietatik 318k positibo eman zuten, %10,2
Covid-19ak jota, atzo 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 2 pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 237 daude ospitalean, horietatik 296 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa izan zen (%23), eta segidan 30-44 urte bitartekoa (%20). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%19); ondotik, 15 urtetik beheitikoak (%16); ondotik, 75 urtetik gorakoen zerrenda (%13); eta azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (%9). Kasu berrien batez bertzko adina 42,6 urtekoa da.. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 17.818 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 572koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!