Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 173 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 200 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 114 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 142 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.054 PCR proba egin zituzten eta horietatik 354k positibo eman zuten, %8,4
Covid-19ak jota, atzo 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 3 pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 237 daude ospitalean, horietatik 296 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, gaixotuen talde nagusia 15-29 urtekoa da (%30), eta gero 30-44 urteko taldea (%25). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%18); segidan, 15 urtetik beheitikoak (%13); ondotik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%8); eta azkenik, 75 urtetik goitikoak (%6). Kasu berrien batez bertzeko adina 36,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 17.500 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 570koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!