Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 170 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 190 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 113 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 142 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.610 PCR proba egin zituzten eta horietatik 352k positibo eman zuten, %9,75
Covid-19ak jota, atzo 18 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta ez zen heriotzarik izan. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 218 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko bi talde nagusiak 15 eta 29 urte bitartekoak izan ziren (%25); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoak (%21) eta 30-44 urtekoak (%19); ondotik, 14 urtetik beheitikoak (%17); eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%10) eta helduak (%10). Kasu berrien batez bertzeko adina 37,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 16.879 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 564koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!