COVID-19: Azken datuak

Hamabi positibo gehiago atzotik; horietatik hamar Elizondoko eremuan eta bertze bana Bortzirietan eta Doneztebeko eremuan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 25a, 14:00

Azken datuen arabera Elizondoko osasun eremuan 10 kasu gehiago atzeman dituzte eta Bortzirietan eta Malerreka-Bertizaranan bertze bana. Doneztebeko eta Leitzako osasun eremuetan, aldiz, ez dute kasu berririk erregistratu irailaren 18az geroztik. 

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 170 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 189 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 113 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 141 Bortzirietan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun