Euskaraldia

Broken Brothers Brass Band taldeak egin du Euskaraldiko abestia

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 26a, 11:00

Euskaraldiaren bigarren edizioak badu abestia. Izen ematea irekitzearekin batera zabaldu dute Broken Brotheers Brass Band taldeak egindako abestia. Hitzak Sustrai Colina bertsolariak egin ditu. 

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen da aurengo Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala. Herritarren izen ematea zabalik dago eta www.euskaraldia.eus helbidean eman daiteke izena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun