Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 169 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 179 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 113 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 140 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.473 PCR proba egin zituzten eta horietatik 337k positibo eman zuten, %9,7
Covid-19ak jota, atzo 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta ez zen heriotzarik izan. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 222 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%23); ondotik, 30-44 urtekoa (%22); segidan, 14 urtetik beheitikoen taldea (%19) eta 45 eta 59 urtekoen taldea (%18). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%12) eta 75 urtetik goitikoa (%6). Kasu berrien batez bertzeko adina 36,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 48 emakumeak dira eta % 52 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 16.213 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 563koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!