Androiderako eta iOSerako eskuragarri dago eta ez du identifikazio pertsonalik eskatzen. Funtzionatzeko, erabiltzaileak bluetooth sistema aktibatuta izan behar du telefonoan. Nahiz eta Android-en orain deskargatzeko dagoen bertsioak kokapena aktibatzeko eskatzen duen, aplikazioak ez du erabiltzen, eta berezitasun hori hurrengo eguneratzeetan ebatziko da. Gainera, Twitter-en @AppRadarCovid kontua sortu dute, herritarren zalantzak argitzeko.
Nola dabil Radar Covid aplikazioa
Zehazki, zerbitzu horrek telefono mugikorren bluetooth konexioa erabiltzen du, eta erabiltzaile batekin bizpahiru metro baino gutiagora kontaktua izan duen pertsona batek 14 eguneko epean gaitza atzemateko detekzio-proban positibo eman ote duen jakinarazten du.
Dena den, aplikazioak ez du geolokalizazioa erabiltzen, eta ez du erabiltzaileen daturik jasotzen; izan ere, aplikazioa bere borondatez instalatzen duen herritarren telefono mugikorrei zenbaki aleatorio bat ematen zaio. Horrela, behin aplikazioa instalatua dagoela, azkeneko bi asteetan positibo eman duen pertsona batetik hurbil egon bada, osasun-agintariekin kontaktuan jartzeko eskatzen zaie. Alabaina, aplikazioak ez du positibo eman duen pertsona horren izena ematen, ez baitu datu pertsonalik biltzen.
Egoera horretan, kutsatutako pertsonarekin zein egunetan egin duen topo adierazten du aplikazioak, baina ez du positibo horren inguruko datu gehiago ematen, ez eta bere telefono mugikorraren identifikazioa ere. Halaber, Radar COVID appak ez du topaketa hori zein unetan eta non gertatu den zehazten. Jakinarazpen bat hartu ondotik, aplikazioak prebentzio eta laguntza neurriak hartzeko informazioa ematen dio erabiltzaileari, korobirusaren agerraldiari aurre egiteko.
Gauzak horrela, aplikazio horrek bere
erabiltzaileen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzen ditu, eta arront anonimoa da; beraz, ez du eskatzen ez izenik, ez telefono zenbakirik, ezta posta elektronikorik ere.
Radar COVID Google Play-n dago eskuragarri
Android sistema eragilea erabiltzen duten telefonoentzat, eta
App Store-n
iOS sistema eragilea duten mugikorrentzat (Apple enpresak erabiltzen duena).