COVID-19: Azken datuak

Bortzirietan hamar positibo gehiago atzeman dituzte eta bertze lau Elizondoko eremuan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 21a, 13:00

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, Bortzirietan Covid-19an hamar kasu gehiago atzeman dituzte eta bertze lau Elizondoko osasun eremuan. Leitzako eremuan eta Malerreka eta Bertizaranakoan, aldiz, ez dute kasu berririk erregistratu Osasunbidean. 

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 167 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 173 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 113 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 131 Bortzirietan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun