COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan 5 positibo gehiago atzeman dituzte; hiru Bortzirietan eta bana Doneztebeko eta Elizondoko eremuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 17a, 11:00

Azkeneko 24 orduetan ere Bortzirietan atzeman dituzte positibo kopururik handiena. Izan ere, erregistratu dituzten bortz kasu berrietatik hiru Bortzirietakoak dira eta bana gehiago Doneztebeko eta Elizondoko osasun eremuetan. Leitzako eremuan, aldiz, ez da aldaketarik ageri atzotik. 

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 164 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 159 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 109 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 112 Bortzirietan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun