Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 151 dira Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 157 Malerreka-Bertizaranan, 96 Bortzirietan eta 108 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 2.230 PCR proba egin zituzten eta horietatik 311k positibo eman zuten, %13,5
Kasu berri gehienak familia eta lagunekin egiten diren bileretan gertatzen dira. Ildo horretan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak behin eta berriz azpimarratu du isolamenduak etxean bertan egin behar direla, bizikideekin harremanik izan gabe, eta ez dela bilera sozialik egin behar senideen edo lagun taldeen artean.
Nafarroako ospitaleetan 13 ospitaleratze berri izan ziren atzo, horietako bat ZIUn. Alabaina, atzo 90 urteko emakume bat hil zen COVID-19rengatik, eta, hartara, 548 dira hildakoak.