COVID-19: Azken datuak

Hamahiru positibo gehiago atzeman dituzte; 8 Bortzirietan, 3 Doneztebeko eremuan, eta 2 Leitzako eremuan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 13a, 12:02

Bortzirietan atzeman dituzte positibo kopururik handiena azkeneko 24 orduetan. Izan ere, erregistratu dituzten 13 kasu berrietatik zortzi Bortzirietakoak dira, hiru Malerreka eta Bertizaranakoak eta bi gehiago Leitzako eremukoak. Elizondoko eremuan, aldiz, ez da aldaketarik ageri Osasunbideak eman dituen datuetan. 

Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 151 dira Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi) atzeman dituztenak, 157 Malerreka-Bertizaranan, 96 Bortzirietan eta 108 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza).

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun